John Galsworthy

John Galsworthy (Kingston upon Thames, Surrey, Ingalaterra, 1867ko abuztuaren 14a - Londres, Ingalaterra, 1933ko urtarrilaren 31) ingelesezko idazlea izan zen. Harrown eta Oxforden zuzenbide-ikasketak egin zituen. Errusiara, Ameriketara eta Ozeaniara egin zituen bidaiak; Joseph Conrad ezagutu zuen bidaldi horietako batean. Lehen lanak (''From the four winds'', kontakizun laburren bilduma; ''Jocelyn'') ''John Sinjohn'' ezizenaz eman zituen argitara. ''The island pharisees'' izan zen haren benetako izenez eman zuen lehena. Haren lan nagusia ''The Forsyte saga'' izan zen, Viktoria erreginaren garaitik bi mundu-gerren arteko garaia bitarteko ingelesen bizimodua kontatzen duen liburu-saila. Estilo naturalista erabili zuen, eta gizarteko arazoei edo etika-arazoei buruz idatzi zuen. 1910ean idatzi zuen ''Justice'' antzerkian espetxeko bizimodua eman zuen argitara. Literaturako Nobel saria irabazi zuen 1932an. Wikipediatik informazioa lortu
Erakusten 1 - 4 emaitzak -- 4 bilaketa honetara 'Galsworthy, John', Bilaketaren denbora: 0,01s Findu emaitzak
  1. 1
  2. 2
  3. 3
  4. 4
Bilaketa egiteko lanabesak: RSS Emaitzak posta elektronikoz bidali