Adolf Hitler

Adolf Hitler (Braunau, Austria-Hungaria, 1889ko apirilaren 20a - Berlin, Alemania, 1945eko apirilaren 30a) austriar jatorriko alemaniar diktadorea izan zen, nazionalsozialismo izeneko ideologiaren sortzaile eta bultzatzaile nagusia. Alemaniako Langile Alderdi Nazionalsozialistako burua eta Hirugarren Reicheko kantzilerra izan zen. Jarraitzaileek ''Der Führer'' deitzen zuten, hau da, buruzagi edo gidaria.

Hitlerren ideologia inperialista, antikomunista, militarista eta arrazistak Bigarren Mundu Gerraren hasiera ekarri zuen. Hamarka milioi heriotza eragin zituen gerraren eta gizadiaren aurkako krimenen erruduntzat jo izan da, tartean holokaustoarena. Wikipediatik informazioa lortu
Erakusten 1 - 3 emaitzak -- 3 bilaketa honetara 'Hitler, Adolf', Bilaketaren denbora: 0,01s Findu emaitzak
  1. 1
  2. 2
  3. 3
Bilaketa egiteko lanabesak: RSS Emaitzak posta elektronikoz bidali