Ernst Cassirer

Ernst Cassirer (Breslau, 1874ko uztailaren 28a - New York, 1945eko apirilaren 13a) alemaniar filosofoa izan zen. Neokantismoaren Marburg Eskolan ikasia, hasieran Hermann Cohen tutoreari jarraitu zion zientziaren filosofia idealista bat ematen saiatzean.

1918an Cohen hil ondoren, Cassirerrek sinbolismoaren teoria bat garatu zuen eta ezagutzaren fenomenologia kulturaren filosofia orokorrago batera zabaltzeko erabili zuen. Cassirer XX. mendeko idealismo filosofikoaren defendatzaile nagusietako bat izan zen. ''Forma sinbolikoen filosofia'' (1923–1929) da haren lanik ezagunena.

Irakasle izan zen Hanburgon (1919). 1933an, Suitzara joan behar izan zuen, judua baitzen. 1941ean, Estatu Batuetara alde egin zuen. Marburgoko Eskolako ordezkari izanik, Kanten kritizismoa garatu zuen ikuspegi historikotik. Obra nagusia: ''Philosophie der symbolischen Formen'' (1923-1929, ''Forma sinbolikoen filosofia''). Wikipediatik informazioa lortu
Erakusten 1 - 1 emaitzak -- 1 bilaketa honetara 'Cassirer, Ernst', Bilaketaren denbora: 0,01s Findu emaitzak
  1. 1
Bilaketa egiteko lanabesak: RSS Emaitzak posta elektronikoz bidali