Agatha Christie

Agatha Christie, jaiotzaz Agatha Mary Clarissa Miller eta ezkontzaz Christie eta Mallowan, (Torquay, Devon, Ingalaterra, 1890eko irailaren 15a – Wallingford, Oxfordshire, Ingalaterra, 1976ko urtarrilaren 12a) idazle britainiarra zen, 66 misterio eta hilketa-eleberri idatzi zituelako ezaguna. Horregatik, ''Hilketen Erregina'' deitzen zioten. Hercule Poirot eta Miss Marple detektibeen pertsonaiak sortu zituen, bata profesionala eta bestea, zalea, hainbat eleberritan agertzen direnak.

Eleberriez gain, ipuin labur eta antzezlanak ere idatzi zituen. Mary Westmacott goitizenarekin amodiozko eleberriak argitaratu zituen.

Guinness Errekorren Liburuak liburu gehien saldu duen garai guztietako idazletzat dauka, eta William Shakespearekin batera, literaturaren arlo guztietan gehien saldu duen idazletzat. Bibliak bakarrik gainditu du haren liburuen salmenta eta gaur egun munduan gehien itzultzen den egilea da: haren eleberriak gutxienez 103 hizkuntza ingurura itzuli dira.

''The Mousetrap'' ("Satartea") antzezlanak denbora gehien irautearen errekorra du munduan. 1952ko azaroaren 25ean estreinatu zen Londresen, eta 2020ko martxoaren 16a arte taularatu zen, covid-19ak sortutako pandemiarengatik eten zen arte; hala ere, 2021eko maiatzaren 17an berriz antzezten hasi zirenez, 2022ko azaroan, haren 28.915 ekitaldi eskaini dira. Antzezlan hori euskaraz ere egin da.

Haren liburu eta ipuin gehienak zinera eraman izan dira; horietako batzuk, behin baino gehiagotan (''Murder on the Orient Express'', ''Death on the Nile'' eta ''4.50 From Paddington''). Bestalde, telebista, irrati, bideo-joko eta komikietara ere egokitu izan dira.

Autobiografia bat ere idatzi zuen. Wikipediatik informazioa lortu
Erakusten 1 - 20 emaitzak -- 158 bilaketa honetara 'Christie, Agatha', Bilaketaren denbora: 0,01s Findu emaitzak
  1. 1
  2. 2
  3. 3
  4. 4
  5. 5
  6. 6
  7. 7
  8. 8
  9. 9
  10. 10
  11. 11
  12. 12
  13. 13
  14. 14
  15. 15
  16. 16
  17. 17
  18. 18
  19. 19
  20. 20
Bilaketa egiteko lanabesak: RSS Emaitzak posta elektronikoz bidali