John Fowles

John Robert Fowles (Leigh-on-Sea, Essex, 1926Lyme Regis, Dorset, 2005) britainiar idazlea izan zen.

Frantses hizkuntzako ikasketak egin zituen Edinburgoko eta Oxfordeko unibertsitateetan. Bigarren Mundu Gerran Britainia Handiaren itsas armadan parte hartu ondoren, irakasle aritu zen Frantzia, Grezia eta Ingalaterrako eskoletan. 1963an argitaratu zuen bere lehenengo eleberria, ''Bildumaria'', neska eder bat bahitzen duen bulegari bati buruzkoa. Haren beste eleberri gehienak bezala, berehalako arrakasta izan zuen eta oso harrera ona irakurleen artean. Ondoren, ''Magoa'' (1965) -Greziako uharte batean, engainu misteriotsuen biktima den ingeles irakasle gazte bati buruzkoa- eta ''Lotinant frantsesaren emaztea'' (1969) -XIX. mendean kokatutako amodiozko istorioa, egitura narratibo zatikatukoa- idatzi zituen. Kontakizun horietako batzuk zinemara eraman dira. Fowles kontakizun-narratzaile trebea da, eta arreta berezia jartzen du banakoen psikologiaren eta konbentzio sozialen artean sortzen diren gatazketan. Haren obra guztietan azaltzen den gai bat aukeramena da, eta batzuetan irakurlea bera nahastea bilatzen du: ''Lotinant frantsesaren emaztea'' eleberrian, adibidez, bi bukaera posible planteatzen ditu. Eleberri horiez gainera, aipagarria du ''Bolizko dorrea'' ipuin bilduma, ironikoa, preziosista, kritikak aho batez goretsia. Wikipediatik informazioa lortu
Erakusten 1 - 6 emaitzak -- 6 bilaketa honetara 'Fowles, John', Bilaketaren denbora: 0,01s Findu emaitzak
  1. 1
  2. 2
  3. 3
  4. 4
  5. 5
  6. 6
Bilaketa egiteko lanabesak: RSS Emaitzak posta elektronikoz bidali