Dashiell Hammett (Saint Mary, Maryland, Ameriketako Estatu Batuak, 1894ko maiatzaren 27a - New York, Ameriketako Estatu Batuak, 1961eko urtarrilaren 10a) ingelesezko idazlea izan zen. Hammett AEBetako polizia eleberri errealistaren, gerora "beltza" deitua izan den generoaren, sortzailea da. 1934an literatura egiteari utzi bazion ere, eragin nabarmena izan zuen XX. mendeko polizia gaietako eleberrigileengan. Hammettek bere garaiko gizartearen bortxakeria eta ustelkeria begirada zorrotzez islatzen jakin zuen, elkarrizketa zorrotz trebez osaturiko eleberrietan. Macarthismoaren garaian kartzelara sartu zuten iritzi politiko aurrerakoiak zituela eta. Hammetten eleberri asko eraman izan dira zinemara; berak gidoiak ere egin zituen.
Wikipediatik informazioa lortu