Ruth Prawer Jhabvala

Ruth Prawer Jhabvala (Kolonia, 1927ko maiatzaren 7a - New York, 2013ko apirilaren 3a) Alemanian jaiotako britainiar estatubatuar eleberrigile eta gidoilaria izan zen.

Ruth Prawer Alemanian jaio zen familia judu batean eta 1939an Britainia Handira ihes egitea lortu zuen. 1948an britainiar herritartasuna jaso zuen. 1951n Cyrus Jhabvsla arkitekto indiarrarekin ezkondu zen eta elkarrekin Indiara joan ziren. 1975ean New Yorkera joan zen bizitzera. 1975ean New Yorkera joan zen bizitzera eta 1986an Estatu Batuak nazionalizatu ziren.

Indian hasi zen idazten bere esperientziak kontatzeko eta hamabi eleberri, hogeita hiru gidoi eta zortzi ipuin bilduma idatzi zituen. 1975ean Booker Saria irabazi zuen ''Heat and Dust'' eleberriarekin.

Zineman James Ivory eta Ismail Merchantekin kolaboratu zuen. Hainbat filmetako gidoiak idatzi zituen eta gidoi onenaren bi Oscar sari irabazi zituen ''A Room with a View'' eta ''Howards End'' filmengatik, ''The Remains of the Day'' filmarengatik izendatzeaz gain. Wikipediatik informazioa lortu
Erakusten 1 - 3 emaitzak -- 3 bilaketa honetara 'Jhabvala, Ruth Prawer', Bilaketaren denbora: 0,01s Findu emaitzak
  1. 1
  2. 2
  3. 3
Bilaketa egiteko lanabesak: RSS Emaitzak posta elektronikoz bidali