Sicco Mansholt

Sicco Leendert Mandhold (Ulrum, 1908ko irailaren 13a - Wapserveen, 1995eko ekainaren 29a) herbeheretar politikari eta diplomazialaria izan zen. Europako Batzordeko 4. lehendakaria izan zen.

Nekazari lanetan aritu zen 1937 eta 1935 artean, eta 1940an sartu zen Herbehereetako erresistentzian. 1945ean Nekazaritza ministro sartu zen gerran garaipena lortu ondoren osatutako koalizio gobernuan. Herbehereetako Alderdi Laboristako kide izan zen eta 1946an diputatu hautatu zuten.

1956an bere herrialdeko ordezkari aukeratu zuten Europako Batzordean, Walter Hallstein presidente zela. Postu berean jarraitu zuen Jean Rey eta Franco Maria Malfatti lehendakariekin.

1972ko otsailean, Batzordeko laugarren lehendakari hautatu zuten. Bere agintaldian, Batzordearen lehen zabalpena gertatu zen, eta Europako Diru Sistema sortu zen. 1973ko urtarrilean François-Xavier Ortolik ordezkatu zuen.

Europako Batasuneko aita sortzaileetako bat da. Wikipediatik informazioa lortu
Erakusten 1 - 1 emaitzak -- 1 bilaketa honetara 'Mansholt, Sicco', Bilaketaren denbora: 0,01s Findu emaitzak
  1. 1
Bilaketa egiteko lanabesak: RSS Emaitzak posta elektronikoz bidali