Ez dago emaitzarik - Meredith, George - . Berriz bila dezakezu datuak aldatuz.
George Meredith
George Meredith (
Portsmouth,
1828ko
otsailaren 12a - Box Hill,
1909ko
maiatzaren 18a) britainiar idazlea izan zen. Hasieran idatzi zituen lanek ez zuten arrakastarik izan eta kazetaritzan aritu zen lanean. 1866an, gerrako berri emaile lanetan bidali zuten Italiara. Italiatik itzuli zenean Box Hillen zeukan etxera joan zen, eta han bizi izan zen hil zen arte. Olerkiak eta ukitu psikologiko nabaria zuten eleberriak idatzi zituen. Gaztetan Alemanian izan zuen heziketak eragin handia izan zuen Meredithengan. Bere obraren ezaugarri nabarmenena mende bukaerako gizarte erakundeen eta gizabanakoen azterketa zorrotza eta ironikoa da. Idatzi zituen lanen artean hauek ditu aipagarrienak: ''The Ordeal of Richard Feverel'' (1859, ''Richard Feverelen froga''), arrakasta izan zuen lehen eleberria; ''Modern Love'' (1862, ''Maitasun modernoa''), 50 poemen bilduma, ezkontzaren desegiteari buruzkoa; ''Vittoria'' (1867), ''The Adventures of Harry Richmond'' (1871, ''Harry Richmonden abenturak''),'' Beauchamp´s Career'' (1876), ''The Egoist'' (1877, ''Berekoia''), ''Diana of the Crossways'' (1885, ''Diana Crosswayskoa''), ''On the Idea of Comedy'' (1877), kalitate handiko lana.
Wikipediatik informazioa lortu