Patrick Modiano

Patrick Modiano (Boulogne-Billancourt, 1945eko uztailaren 30a) frantziar idazlea da. Bere liburuetan Bigarren Mundu Gerratik 1970eko hamardakara arteko Parisko giroa eta gertaerak islatzen ditu. 2014an Literaturako Nobel Saria eman zioten.

Idazlan nagusiak ditu ''La Place de l’Etoile'' (1968), ''Boulevards de ceinture'' (1972, «Inguru bulebarra»), ''La Ronde de nuit'' (1969, «Gaubidea»), ''Villa triste'' (1975), ''Livret de famille'' (1977, «Familia liburuska»), ''Rue des boutiques obscures'' (1978, «Denda ilunen kalea»), Goncourt saria jaso zuena, ''Une jeunesse'' (1981, «Gaztaro bat») eta ''De si braves garçons'' (1982, «Hain gazte ausartak»). Zinemarako istorio bat ere idatzi du, Louis Mallerekin batera (1974, ''Lacombe Lucien''). Hauek ditu, argitaratu dituen azken lanetan, aipagarrienak: ''Voyage de noces'' (1990, «Eztei bidaia»), ''Fleur de ruine'' (1991, «Hondamendiaren lorea»), ''Chien de printemps'' (1993, «Udaberriko zakurra»), ''La Petite Bijou'' (2001), ''Accident nocturne'' (2003), ''Un pedigree'' (2004), ''Dans le café de la jeunesse perdue'' (2007), ''L'Horizon'' (2010), ''L'Herbe de nuit'' (2012) ''Pour que tu ne te perdes pas dans le quartier'' (2014), ''Souvenirs dormants'' (2017), ''Encre sympathyque'' (2019) eta ''Chevreuse'' (2021). Wikipediatik informazioa lortu
Erakusten 1 - 3 emaitzak -- 3 bilaketa honetara 'Modiano, Patrick', Bilaketaren denbora: 0,01s Findu emaitzak
  1. 1
  2. 2
  3. 3
Bilaketa egiteko lanabesak: RSS Emaitzak posta elektronikoz bidali