Philip Roth

Philip Milton Roth (Newark, New Jersey, AEB, 1933ko martxoaren 19a – New York, 2018ko maiatzaren 22a) estatubatuar nobelagilea izan zen. 1959an argitara emandako ''Goodbye, Columbus'' lanarekin lortu zuen arrakasta literatur munduan, 1960ko National Book delako saria eskuratuta. 1969an ''Portnoy's Complaint'' lana ''best-seller'' izan zen. Geroztik beste hainbat lan idatzi zituen, besteak beste bere ''alter ego'' literarioa, Nathan Zuckerman oinarri duten liburuak. Ildo horretako lehen nobela 1979ko ''The Ghost Writer'' izan zen. 1997an Pulitzer saria eskuratu zuen sail bereko ''American Pastoral'' liburuari esker. Rothen lanek sarritan bere jaioterria, Newark, dute eszenatokitzat edo abiapuntutzat, eta izaera autobiografikoa ere haien ezaugarrietako bat da; era berean, errealitate eta fikzioaren arteko mugak lanbro agertzen dira, betiere estilo arinak eta burutsuak marraztuak horiek; eta lanok juduen eta amerikarren euren identitatearen azterketa interesgarri eta bikainak dira. 2012ko urrian, ''Les Inrockuptibles'' aldizkariari eskainitako elkarrizketan idazteari lagatzeko asmoa azaldu zuen . Wikipediatik informazioa lortu
Erakusten 1 - 14 emaitzak -- 14 bilaketa honetara 'Roth, Philip', Bilaketaren denbora: 0,01s Findu emaitzak
  1. 1
  2. 2
  3. 3
  4. 4
  5. 5
  6. 6
  7. 7
  8. 8
  9. 9
  10. 10
  11. 11
  12. 12
  13. 13
  14. 14
Bilaketa egiteko lanabesak: RSS Emaitzak posta elektronikoz bidali