Anna Sewell

Anna Sewell (Great Yarmouth, Norfolk, 1820ko martxoaren 30a - Old Cartton, Norfolk, 1878ko apirilaren 25a) ingeles eleberrigilea izan zen. 1877ko ''Black Beauty'' eleberriagatik da ezaguna, argitaratu zuen bakarra.

Kuakeroen familia batean jaio zen eta bere etxean hezi zen baliabide ekonomikorik ez zuelako. Hamalau urterekin orkatilak kaltetu zituen eta ibiltzeko zailtasunak izan zituen. Zalgurdien erabilerak zaldienganako maitasuna piztu zion. Familiak sarritan aldatu zuen bizilekua. 1836an Brightonen kokatu ziren, eta Anna eta bere ama anglikanismora bihurtu ziren. 1867an Sewelltarrak Old Cattonen kokatu ziren.

Anna Sewellek Black Beauty idatzi zuen 1871 eta 1877 artean, bere osasuna hondatzen ari zen bitartean. Liburua animalia baten ikuspegitik idatzitako lehen eleberri ingelesa da. Helduentzat idatzia, haur literaturako klasiko bihurtu zen. Liburua argitaratu eta bost hilabetera hil zen, eta eleberriaren arrakasta ezagutu ahal izan zuen. Wikipediatik informazioa lortu
Erakusten 1 - 3 emaitzak -- 3 bilaketa honetara 'Sewell, Anna', Bilaketaren denbora: 0,01s Findu emaitzak
  1. 1
  2. 2
  3. 3
Bilaketa egiteko lanabesak: RSS Emaitzak posta elektronikoz bidali